
Turismo-bulego orokorra
Bakioko turismo bulegoa Euskadiko Bulegoen Sarean, ITOURBASKen, dago sartuta eta “Q” kalitate turistikoaren ziurtagiria du..
Udako denboraldian informazio-puntu bat egon ohi da hondartzan, eta hori, era berean, “sarean” eta kalitateko "Q"ren parametroen mende.
Bakion, hondartza (hondartza aktiboa) eta txakolina (gastronomia) ditugu ardatzak. Hainbat jarduera egin ditugu hondartzako lekua antolatzeko eta aisialdi- eta jarduera-guneak sortzeko; surfa hartu nahi da eskaintzaren urtaroz kanpoko elementu gisa. Txakolinari dagokionez, upeltegietarako bisita programak, ikastaroak, dastatzeak, jardunaldiak, San Josetako Txakoli Egunaren moduko ekitaldiak eta abar. Horrez gain, udalerrian, Bakioko errealitatea (landako udalerria eta udalerri euskalduna) erakusteko ibilbide tematikoak ere lantzen dira.










