Bilatzea
Testua murriztea Testua lehengoratzea Testua gehitzea
Hasiera Zerbitzuak Proiektuak - Aholkularitza Kasu Praktikoak

Proiektuak - Aholkularitza Kasu Praktikoak

Euskadin Surfaren Garapen Turistikoari Ekiteko Eredua Zehaztea

Azterlan honen asmoa, Euskal Kostaldean “Surfa” produktu turistiko berria garatzeko jardueren eta proposamenen Gida egitea izan da.

Jarduera Gida horretan, sektore publikoarentzako nahiz pribatuarentzako ekintza jakinen proposamenak jaso dira.

 

“Surfa” produktu turistikoaren katearen konplexutasuna dela eta, ekintzak eta proposamenak aurkeztu behar izan dira produktu hori sortu, antolatu, planifikatu, programatu, sustatu, ezagutarazi eta merkaturatzeko urrats oro hobetzearren.

 

Helburua

Helburu nagusia, Euskadiko surfaren inguruan produktu turistikoaren eredu berria sortu eta sustatzeko estrategia zehaztea eta gauzatzea da, sektore turistiko hori merezi duen tokian jartzeko, Euskadik ahalmen itzela baitu surfa egiteko. Betiere, garapen horrek jasangarritasuna zaindu beharko du.

 

“Surfing Euskadi” bulego teknikoa

 

Surfari baliabide turistiko bezala dagokion balioa emateko azterlana egin ondoren, Itxaslehor zerbitzu turistikoak “Surfing Euskadi” bulego teknikoa kudeatzen du.

         Bulego teknikoaren zeregina, Basquetour-ekin SURFING EUSKADI produktu turistikoa antolatzen, planifikatzen, garatzen, osorik kudeatzen eta merkaturatzen modu koordinatuan lan egitea da. Horretarako, Plan Eraginkorrean dauden proiektuak, programak eta ekintzak bultzatu eta burutuko ditu.

Helburuak:

         Plan Eraginkorrean programatutako proiektuak, ildo estrategikoak eta ekintzak gauzatu eta ikuskatzea, Basquetour-ekin elkarlanean eta horren zuzendaritzapean.

 

         Programatutako jarduera guztien garapena sustatzea; horretarako, tartean dauden sektoreetako erakundeen ahaleginak eta ekimenak koordinatuko eta elkartuko ditu.

 

         Surfaren inguruko turismoaren sektoreen eskaerak eta beharrak administrazio eta erakunde publiko edo pribatuen aurrean bideratzea.

Zereginak:

         2010. urterako lan-plana egitea, Basquetour-ek onar dezan.

         Jarduera Plana zabaltzea.

         Jarduera Plana sustatu eta abiaraztea.

         Marketin Plan eraginkorra sustatu eta abiaraztea.

         Harreman publikoez eta sustatzeko eta merkaturatzeko ekintzak antolatzeaz arduratzea.

         Sustapen turistikoko ekintza eta baliabide guztiak koordinatu eta bateratzea.

         Jarduera berriak proposatzea eta produktu turistikoa aberastu eta berritzea.

         Finantzaketa bilatzea eta diru-laguntzak eta bestelako laguntzak eskatzea.

         Agintari publikoekin, surf- eta turismo-sektoreetako profesionalekin eta lanaren garapenean eragina izan dezaketen arloetako teknikari eskudunekin komunikazio arina izatea.

         Herri Administrazioen, Basquetour-en eta surfeko turismo-sektorearen arteko bitarteko teknikoarena egitea.

         Partaide diren erakundeen koordinazioa eta parte-hartzea sustatzea.

         Sektoreko agenteen eta administrazioaren artean sinergiak bultzatzea.

         Partaide diren egileei parte hartzea erraztea, nori bere mailetan eta erantzukizunetan.

         Erakundeekin bilerak antolatu eta egitea.

         Produktuaren Kluba abiaraztea eta horren buru izatea.

         Basquetour-ek eslei diezaiokeen beste edozein zeregin.

 

Ekintzak eta lan-ildoak:

         Basquetour-ekin batera “SURFING EUSKADI”ko kudeaketa-organoa taxutu eta eratzea.

 

         Azterlanaren emaitzak zabaltzeko programa taxutu eta gauzatzea.

 

         Plan Eraginkorrak barne hartzen dituen ekintzak garatzea (PRODUKTUAREN KUDEAKETA TEKNIKOA).

 

         Marketin Planak barne hartzen dituen ekintzak garatzea (PRODUKTUAREN MARKETINAREN KUDEAKETA).

 

         Proposatutako jarduerek behar izango dituzten finantzaketa-iturriak bilatzea.

Reddit! Del.icio.us! Mixx! Free and Open Source Software News Google! Live! Facebook! StumbleUpon! Yahoo! Free Joomla PHP extensions, software, information and tutorials.
 

Bakioko Turismo-Ostatuaren Egoerari Buruzko Txostena Eta Egoera Hobetzeko Egingo Diren Jarduerak.

Basquetour-ek eskatuta egin den txosten honen xedea, Bakioko turismo-ostatuaren egungo egoera aztertzea da, geroan hainbat jarduerari ekiteko. Dena den, helburua ez da daturik edo estatistikarik pilatzea, lan hori administrazio batzuek egin baitute. Gure asmoa, beraz, datozen urteotarako turismo-ingurunean jarduteko ildoak ezagutzea da, baita Bakioko udalak gaur egun horietara egokitzeko duen gaitasuna ere. Halaber, urritasunik balego, horiek zuzentzeko jarduerak adieraziko lirateke.

Reddit! Del.icio.us! Mixx! Free and Open Source Software News Google! Live! Facebook! StumbleUpon! Yahoo! Free Joomla PHP extensions, software, information and tutorials.
 

Natura Turismoaren eremuan Sustapen Lehiaketa egiteko azterketa.

 

Bizkaiko lurraldeko Kantauri Itsasoko ertzeko natura, aisia eta jardueraren erreferente izango den Turismo Azoka egin daitekeen aztertzeko. Proiektu  hori zehazteko. Proiektu horren kokatzea eta arrakastatsua izateko estrategiak finkatzeko. Arriskuak aztertu, proiektuak izango dituen ondorioak kontuan hartu eta jarraitu beharreko urratsak zehazteko.

 

  • Erakusketari potentzialak gureganatzeko maila ezagutzeko.
  • Bisitariak gureganatzeko ahalmena kalkulatzeko.
  • Lehiakide posibleak ezagutzeko.
  • Lehiaketaren edukiak eta baldintzak nahiz ezaugarri bereizleak zehazteko.
  • Egingo dela bermatzeko parametro teknikoak eta teknikoak zehazteko.

 

Eskaintza eta eskaria nahiz sektoreko enpresak eta agenteak elkartzeko guneak sortzeko.

Reddit! Del.icio.us! Mixx! Free and Open Source Software News Google! Live! Facebook! StumbleUpon! Yahoo! Free Joomla PHP extensions, software, information and tutorials.
 

Eskualdeko Dinamizazio Plana

Itxaslehorrek, 2006an, Uribe eskualdearen dinamizazio-plana egin zuen Jata-Ondo Landako Garapen Elkarterako:

    • Metodologia eta garapena
      Egoera turistikoaren azterketa
      Proposamen estrategikoa
      Aurrekontuak eta finantzatzeko bideak.

 

Reddit! Del.icio.us! Mixx! Free and Open Source Software News Google! Live! Facebook! StumbleUpon! Yahoo! Free Joomla PHP extensions, software, information and tutorials.
 

Informazioa eskatzea

Informazioa jaso nahi badozu, formularioa bete eta ahalik eta azkarren zurekin kontaktuan jarriko gara.
*Izena
*Enpresa
*Zure Email-a
* Betebeharreko Datuak

PribatutasunarenPolitika | Emandako informazioari buruzko legezko informazioa
   © 2009 ITXASLEHOR. Eskubide Guztiak Erreserbatuta